viernes, 9 de marzo de 2012

Martxoak 8, Emakumearen Eguna.

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen.
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako.
Egun hartan, bertako emakume beharginak greban zeuden pairatzen zuten esplotazio laborala salatzeko, enpresan itxita, eta ugazabek su eman zioten eraikinari ehunka emakume bertan errez. Su artean harrapatuta, emakume batzuk, leihoko kristalak apurtu eta jauzi egin ziren, gutxi batzuk bizirik irtenez.
Baita ere ez dago guztiz argi ere ugazabek sua eman ote zioten fabrikari ala sutea istripua izan zen.
Geroago,1908.urteko maiatzaren 3an chicagon,emakume batzuk ospakizun bat egin zuten " women's day", lantegi horretan gertatutakoa kontatuz.
1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.
Ia Europa guztian lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen(Martxoaren 19an)
-Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta estatu espainiarrean urtean berreskuratu zen Emakumearen Nazioarteko Eguna, Franko hil ondoren.
Baita ere 1911ko martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikan erre zuten ehunka emakume. Oihal fabrikako emakume langileak, gehienak italiar eta judu immigrante gazteak, asko nerabeak, astean 1,5 dolarren truke 60 ordutik gorako lan jarduna zuten.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute.
Inkesta baten arabera, emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten, etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten.
Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80.
Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario